miércoles, 25 de mayo de 2011

IKATZ BEGETALA.


Egur-ikatza ez da edozein zokotan egiten betidanik horretarako erabili ohi den txondorrean baizik. Lazkao herritik atera eta ezkerraldean ikus daiteke Etxeberria Galdategiarena zen orubean. Basamortua dirudi gaur egun eta hortxe, lautada horren albo batetan, topatu genuen Lontxo Narbarte, Gipuzkoan egin den azken txondorrari azken ukituak ematen.

Ekainaren hasieran eman zion su Lontxo Narbartek bere azken txondor honi, baina horretarako egin beharreko lanak hori baino lehenago hasi zirela kontatu zigun. Lehen lehena egurra biltzea da. Oraingorako bertara ekarri badiote ere, goizuetar honek ongi gogoratzen ditu garai bateko nekeak “Basoan gora eta behera ibili behar izaten nuen txondorra eraikitzeko behar den egurra biltzeko. Pagoa, haritza edo gaztaina nahiago izaten dugu, baina behin baino gehiagotan beste edozein egur erabili behar izan dugu, besterik topatu ezinean”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario