
Zohikatzaren osaketa landaretza ikatz mineralean bihurtzeko prozesuaren lehen urratsa da .Aintzira, padura eta hezeguneetako ur azidoan jazotako usteltze edota karbonifikazioaren ondorioa da. Zohikaztegien sorrera erlatiboki mantsoa da: mikrobioen jarduera eskasa, uraren azidotasun edo oxigeno kontzentrazio txikia dela eta. Urteak igaro hala, hainbat metrotako lodiera izan dezaken pilaketa bat agertuz doa, kalkuluen arabera ehun urteko zentimetro erdi eta hamar zentimetro arteko erritmoa har dezakeelarik.
Zohikaztegiak glaziar jatorriko aintzira ertzak dira, gaur egun gutxi gorabehera usteldutako landare materialez bete-beteak, hauei ur gozoko zohikatza deitzen zaielarik. Klima hotz hauetan landare materialaren usteltze oso geldoa denez zohikatza pilatu egiten da. Aintzira bateko ur maila azpitik pilatzen den landare materia etengabeko saturazio eta oxigeno eskasiazko baldintzetan dago, honek transformagailuen jarduerei bultzada ematen dielarik. Egitura hauetan histosol motako lurrazala dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario